Lehen lurrikara gure goizeko 6:00ak zirenean izan da. Richter eskalan 6,3 mailakoa da, eta hamar etxebizitzetik sei guztiz birrinduta daudela diote eta asko dira hondakin artean harrapatuta dauden pertsonak, lo harrapatu baititu.
Bigarren lurrikara goizeko 8:00ak aldera izan da. 4 maila izan du Richter eskalan, baina bigarren honek zer eragin izan duen ez dago oraindik jakiterik.
Bam hiria Iraneko turismoaren gune nagusia da, bertan baitaude Erdi Aroko eraikin garrantzitsuenetakoak. Horietako asko guztiz suntsituta gelditu dira.
Gurutze Gorriak jakitera eman duenez, Bam hirian argindarra, edateko eta telefono zerbitzua moztuta dute, eta erabat isolatuta daude. Inguruko herrietatik Gurutze Gorriak medikuak, botikak eta laguntza bidali du dagoeneko.
1990. urtean 35.000 pertsona hil ziren Iran iparrekialdean gertatu zen beste lurrikara batean.
Lurrikara Iranen
Lau mila pertsona hil eta 30.000 zauritu dira Bam hiria astindu duten bi lurrikaren ondorioz, Irango telebistaren arabera
Lau mila pertsona hil eta 30.000 zauritu dira Bam hiria astindu duten bi lurrikaren ondorioz, Irango telebistaren arabera. Bertako telebistak zabaldu duenez, hiri horretako hamar etxebizitzetatik sei guztiz suntsituta gelditu dira lurrikararen ondorioz. Mohamed Ali Karimi Kerman herrialdeko gobernadoreak adierazi duenez, "biztanleak lotan harrapatu ditu lurrikarak, eta hildakoak eta zaurituak asko dira". Iraneko agintariek nazioarteko laguntza eskatu dute. Halaber, Bam hiriko bi erietxe nagusiak ere suntsituta gelditu dira eta bertako langile guztiak hil dira. Bam hiria Iraneko turismoaren gune nagusia da, eta gune historikoa "erabat suntsituta" gelditu dela diote iturri ofizialek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu