MunDUA

Lau soldadu israeldar atxilotu dituzte, Flotillako ekintzaileei lapurretan egin zietelakoan

2010eko abuztuaren 19a
19:05
Entzun
Lau soldadu israeldar atxilotu dituzte, Askatasunaren Flotillako ekintzaileei ordenagailu eramangarriak eta beste zenbait objektu teknologiko lapurtu zizkietelakoan. Atxiloketa hauek orduko gertakariak argitu nahian ari den ikerketa batzordearen harira egin dira. Aurreko maiatzean Israelgo armadak Gazara giza laguntza zeramaten itsasontziak erasotu zituen nazioarteko uretan. Bederatzi lagun hil zituzten israeldarrek, turkiarrak denak.

Yediot Aharonot egunkariak zehaztu du atxilotuetako bat Israelgo armadako tenientea dela, eta bere lagun bati Flotillatik lapurtutako objektuak saltzea leporatzen diotela. Beste hiru militar ere atxilotu dituzte. Itxura denez, eurek eraman zituzten Flotillako ordenagailu eta gainerako artikuluak, telefono mugikorrak tartean, erasoaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.