italia

Laura Boldrini hautatu dute Ordezkarien Ganberako presidente, eta Piero Grasso Senatukoa

327 boto jaso ditu Boldrinik; Roberto Fico M5S mugimendukoak, berriz, 108. Grasso zentro-ezkerreko hautagaia Renato Schiffaniri gailendu zaio.

2013ko martxoaren 16a
18:54
Entzun

Kazetaria eta politikaria da Boldrini, 52 urte ditu eta ACNUR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Batzordeko bozeramaile izandakoa da. PDko Pier Luigi Bersani "oso pozik" agertu da aukeraketarekin, uste baitu "aldaketarako seinale bat" dela. SEL alderdiaren (Ezkerra, Ekologia eta Askatasuna) hautagaia zen, PDk babestua.

Senatuan Piero Grasso fiskal ohia aukeratu dute. Zentro-ezkerreko koaliziokoa da Grasso; horrela, zentro-eskuineko Renato Schiffanik baino babes gehiago lortu du.

Ordezkarien Ganberan, atzoko bi bozketetan bi heren behar ziren lehendakaria aukeratzeko: 640 diputatuetatik 420ren botoa. Eta PDk 340 ordezkari ditu. Gaur, laugarren bozketan, nahikoa zuen gehiengo osoa. 

Atzo Bersanik iragarri zuen gisan, PD Alderdi Demokratak boto zuria eman zuen bi ganberetan, akordioren bat bilatzeko denbora irabazi nahian; eta PDLk, Silvio Berlusconiren alderdiak, gauza bera egin zuen. Horrenbestez, M5S mugimenduko bi hautagaiak izan ziren —Roberto Fico Ordezkarien Ganberan, eta Luis Alberto Orellana Senatuan— boto gehien jaso zituztenak. 5 Izar Mugimenduak, honek bai, bere hautagaien alde bozkatu baitzuen aurreneko egunetik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.