"Nepalgo herri bitan zatitzeko eta autokrazia salbatzeko amarrua da erregearen iragarpena. Hauteskundeak eta batzar eratzailea iragartzen diren arte, hiri eta herri nagusietara iristeko errepideak trabatzen jarraituko dugu. Manifestazio baketsuekin jarraitzeko deia egiten diegu herritarrei", agertu du maoisten buruzagi Prachandak komunikatu baten bidez.
Azken asteetan Nepalgo oposizioak protesta handiak egin ditu Gyanendra erregearen aurka, demokrazia itzul dadin eskatzeko.Krisiari aurre egiteko Legebiltzarra berriro abian jarriko zuela iragarri zuen atzo erregeak, eta oposizioko zazpi alderdi nagusiek ondo hartu zuten erabakia. Hain jutu, gaurko deitutako mobilizazioak bertan behera utzi zituzten. Era berean, Nepalgo Kongresua alderdiko Girija Prasad buruzagia lehen ministrotarako hautagai proposatzea hitzartu zuten guztien artean. Gainera, maoistekin elkarrizketatzea erabaki zuten.
Maoistek, ordea, oso bestelako iritzia dute erregearen iragarpenaren inguruan. Haien iduriko, Legebiltzarra berriz martxan jartzea ez da nahikoa, baizik eta ezinbestekoa da hauteskundeak egitea eta prozesu eratzaile bat abiatzea. Hori dela eta, Gyanendraren asmoa atzoko proposamenaren bidez "herria bitan zatitzea" eta oposizioaren eskaerak apaltzea dela uste du gerrillak.
Mundua
Legebiltzarra berriz abiatzeko erregearen iragarpena "herria zatitzeko amarrua" dela uste dute Nepalgo maoistek
Oposizioa bultzatutako protesten ondorioz amore eman, eta Legebiltzarra berriro martxan jarriko zuela hitzeman zuen atzo Nepalgo errege Gyanendrak. Gerrilla maoistak, ordea, ez du agindutakoa sinetsi, eta "herria zatitzeko amarrua" dela uste du. Ondorioz, errepideak trabatzen jarraituko duela iragarri dute gerrillariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu