Legebiltzarra desegitearen aurka hiru helegite jarri dituzte

2012ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Diputatu batzuen hautaketan legea urratu zela argudiatuta, Egiptoko Auzitegi Konstituzionalak legebiltzarra desegin zuen ekainaren 14an. Saad el-Katatni Anaia Musulmanen Askatasuna eta Justizia alderdiko legebiltzarreko bozeramaile ohiak eta bi legebiltzarkide ohik —Wasat alderdi islamista moderatuko buru Essam Sultanek eta islamista independente Nezar Ghurabek— helegiteak jarri dituzte erabakiaren kontra, eta gaur, desegitearen aurkako argudioak azalduko dituzte epaileen aurrean.

Junta Militarraren itzala ikusi dute alderdi islamistek Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren atzean. Izan ere, gehiengoa zuten legebiltzarrean, eta islamisten boterea mugatzeko estrategia izan dela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.