Frantzia

Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren gobernua aldatu du Sarkozyk

Jean Louis Barloo izendatu du gobernuko bigarren, diputatu kargua berritzea lortu ez duelako kanpo geratu den Alain Jupperen ordez.

2007ko ekainaren 19a
15:26
Entzun
Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeen ondoren gobernua berritu du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak. Neurri batean, derrigorrean egin behar izan du aldaketa, orain arteko Ekologia, Lurralde Antolaketa eta Garapen Iraunkorreko ministro eta gobernuko bigarren izan den Alain Juppek diputatu kargua galdu baitu bozetan, Bordelen, bere hautesbarrutian.

Haren ordez Jean Louis Barloo orain arteko Ekonomia, Finantza eta Enplegu ministroa izendatu du Ekologia eta Lurralde Antolaketako ministro, eta, halaber, gobernuko bigarren aukeratu du. Beraz, lehenago Juppe bezala, Barloo izango da orain François Fillon lehen ministroaren ondoren gobernuan indar gehieneko ministroa. Analisten iduriko, Barloo gobernuko bigarren izendatuta "zentroagoko" eitea eman dio Sarkozyri, "eskuin sozialaren"ordezkaritzat hartzen baita Barloo.

Euskal Herrian diputatu aukeratu dute Michelle Alliot-Mariek Barne ministro izaten jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.