Mundua

Lehen aldiz emakume bat hautatu dute Pakistango Legebiltzarreko presidente

Fahmida Mirza da Parlamentuko buru berria, gaurtik; Benazir Bhutto zenaren alderdiko kidea da. 324 botoetatik 249 jaso ditu.

2008ko martxoaren 19a
23:04
Entzun
Fahmida Mirza PPP Pakistango Herriaren Alderdiko kidea aukeratu dute gaur Pakistango Legebiltzarreko presidente. Hain zuzen, lehen aldia da emakume bat hautatu dutena horko buru.

Mirzak Parlamentuko 324 botoetatik 249 jaso ditu, eta Chaudhry Amir Hussainen ordez ariko da postu horretan. Pervez Musharraf Pakistango presidentearen alderdiko kidea da Amir Hussain. Mirza, berriz, Benazir Bhutto zenaren alderdikoa da -abenduan hil egin zuten Bhutto lehen ministro izandakoa, atentatuan-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.