myanmar

Lehen datuen arabera, Aung San Suu Kyiren alderdiak irabazi ditu hauteskundeak

Arratsaldean jakingo dira Myanmarko hauteskundeen emaitza ofizialak. Atzo egin ziren presidentea hautatzeko hauteskundeak Asiako herrialde horretan.

Aung San Suu Kyi, gaur, jendez inguratuta. LYNN BO BO, EFE
2015eko azaroaren 9a
07:56
Entzun

Herrialdeko presidentea aukeratzeko hauteskundeak izan ziren atzo Myanmarren. Asiako herrialde hori demokratizatzen amaitzeko urrats erabakigarria izan da, mende erdiko agintekeria militarra atzean utzi nahi baitute Birmania ohian.

Ikuskizun dago hauteskundeek zein emaitza utziko duten, baina, 2012ko hauteskunde partzialei erreparatuz gero —Aung San Suu Kyiren NLD Demokraziarako Liga Nazionalak jokoan ziren 44 eserlekuetatik 43 eskuratu zituen—, NLD alderdiak aise irabazi behar luke. Emaitza ofizialak arratsalderako espero dituzte, baina dagoeneko jakin dira zenbait hautesbarrutitako emaitzak. Horiek horrela, PUSD alderdiko lider Htay Ook Reuters agentziari adierazi dio onartzen dutela beren porrota.

Hala ere, Suu Kyi berak, bozen biharamunean, lasaitasuna eskatu du, eta botoen zenbaketa bukatu arte itxarotea galdegin. Emaitzak dena delakoak izan arren, haiek errespetatzeko deia egin du Bakearen Nobel saridunak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.