Lehen ministroa askatu du Mauritaniako armadak

2008ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Nuakchot Mauritaniako lehen ministro Jahia Uld Ahmed El Uagef aske utzi zuen atzo armadak, beste hiru buruzagirekin batera -tartean Barne ministroa-. Joan den asteazkenean armadak estatu kolpea eman zuenetik preso zituzten guztiak. Presidenteak, ordea, oraindik militarren esku jarraitzen du. Bestalde, Frantziak bertan behera utzi zuen atzo Mauritanian martxan jarritako garapenerako programak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.