goi bilera

Lehen Mundu Gerran hildakoak omendu dituzte EBko goi bileran

Ypresen egin dute ekitaldia. Gaur-biharretan Europako Batzordeko presidentearen aukeraketaz ariko dira, eta Ukrainako gatazka ere hizpide izango dute.

2014ko ekainaren 26a
08:12
Entzun

Bi eguneko goi bilera hasi dute gaur Europako Batasuneko agintariek. 16:30ean elkartu dira, eta jarraian  Lehen Mundu Gerraren mendeurrena gogora ekarri dute Ypresen (Belgika). 

"Lau belaunaldi igaro dira, ehun urte, baina gure memoriak bere horretan jarraitzen du", esan du Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak. Gerran hildakoak omendu dituzte, Meningo atean minutuko isilunea egin dute, baita lore eskaintza ere. 

Iluntzean, berriz, hurrengo bost urteetarako lehentasunak eztabaidatu dituzte.

Gai gehiago biharko 

Bihar, Europako hauteskundeetatik hizpide izan duten beste gai bati helduko diote: Europako Batzordeko presidente berria. Aukeratua dena 2019ra arte egongo da karguan, Jose Manuel Durao Barroso egungo presidentea ordezkatuz.

Jean-Claude Juncker da hautagaietako bat, Europako Alderdi Popularraren hautagaia. Hura presidentea izatearen aurka agertu da David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa.

Azken urteetan egin da ezaguna Junckerren izena Europan. Baina azken hogei urtean izan du harreman estua Batasunarekin. 1995etik 18 urtez eta etenik gabe, izan zen Luxenburgoko gobernuburua. Urte horietan, esku hartze zuzena izan zuen Europako diru batasuna eraikitzen.

Eta Eurotaldea sortu zutenean, 2005ean, euroa darabilten herrialdeak biltzeko, bera izendatu zuten erakundeko presidente. Iazko urtarril arte jardun zuen ardura horretan.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.