Nolanahi ere, atentatuaren egilea FLNC Borrokalarien Batasuna edo Anonimoen FLNC izango zela uste dute agintariek. Izan ere, iazko abenduan aldarrikatutako su-etena hautsi zuten uztailaren amaieran. Harrezkero, atentatu ugari egin dituzte.
Autonomiari buruzko erreferendumaren porrotak, Claude Erignac Korsikako prefektu zenaren ustezko hiltzailearen atxiloketak, eta ustez komando horretako kide zirenei ezarritako espetxe zigor gogorrek puri-purian jarri dute berriro Korsikako gatazka.
Korsika
Lehergailu bat eztandarazi dute Bastian, kirol denda batean
Korsikako Bastia hirian bonba bat lehertu da bart gauean kirol denda batean. Kalte materialak handiak izan dira, baina ez du inor zauritu. Goizaldeko hiruak aldera gertatu da eztanda, eta kirol denda erabat hondatuta geratu da. Oraindik ez du inork bere gain hartu erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu