Joan den asteburuan gertatu zela uste dute, baina hori ere ez da segurua. Izan ere, atzo arte ez ziren konturatu Miramasko biltegi militarreko arduradunak 150 detonagailu eta lehergailu lapurtu zizkietela. Iturri ofizialen arabera, biltegia inguratzen duen hesia moztuta sartu ziren lapurrak.
France Bleu Provence irrati kateak zabaldu duenez, agintariek ez dute baztertzen lapurreta handi bat prestatzen ari den gaizkile talde baten lana izatea, baina ezta erantzuleak "ekintzaile terroristak" izatea ere.