Korsika

Leherkariekin egindako bi atentatu izan dira Korsikan, eta kalte material ugari eragin dituzte

Bi atentatu izan ziren atzo gauen Korsikan. Ez zen hildakorik izan, baina kalte material ugari eragin zituen eztandak. Lehen atentatua Korsika hegoaldean, Poticcion, gertatu zen, turistak biltzen diren gune batean, eta bigarrena Luccianan –Korsika iparraldean– France Telekom enpresaren egoitza baten aurka.

2003ko abuztuaren 4a
12:52
Entzun
Porticcioko leherketaren ondorioz, hainbat eraikinetan eta inguruetan zeuden ibilgailuetan kalte material handiak izan ziren. Luccianan berriz, France Telekomen egoitzak jasan zituzten kalteak, eta horma batean FLNC hizkiak azaldu ziren idatzirik.

Beste atentatu gertatu zen atzo arratsaldean Alerian. Jendarme ohi baten etxearen aurkako erasoa izan zen, eta ordu batzuk beranduago, FLNC-k hildako Claude Erignac Korsikako prefet ohiaren omenez jarritako oroitarria suntsituta azaldu zen. Hilketa horren ondorioz, taldeko armatu horretako zortzi kideri urte askotako espetxe zigorrak ezarri dizkiete.

FNLC-k ekainaren 8tik uztailaren 14ra Korsikan gertaturiko atentatu guztiak hartu ditu bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.