Irak

Leherketa handi bat izan da Bagdad erdialdean, Konferentzia Nazionala egiten ari diren egoitzatik hurbil

Hasiera batean bonba-autoa aipatu badute ere, Bagdadeko leherketa handia lau obusek eragin dutela zehaztu du Irakeko behin-behineko Gobernuko Barne Ministerioak. Al Raxid kalean egin dute erasoa, polizia etxe baten aurka, igandeaz geroztik Irakeko Konferentzia Nazionala batzarra egiten ari den lekutik hurbil. Gutxienez, sei dira hildakoak eta 30 bat zaurituak.

2004ko abuztuaren 17a
17:16
Entzun
Irakeko Poliziak eta AEBetako Armadako indarrek inguru guztia hesitu dute, eta anbulantziak iristen ari dira etengabe.

Al-Raxid kalean Bagdadeko denda ezagunenetakoak daude, eta, halaber, handik hurbil ari dira egiten Irakeko Konferentzia Nazionalaren batzarra; zehazki, Bagdadeko eremu berdeko bilkura zentroan, eta 1.300 ordezkari ari dira parte hartzen. Eremu horretan daude baita ere Irakeko behin-behineko Gobernuaren egoitza eta Erresuma Batuko zein AEBetako enbaxadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.