Irak

Leherketa handi bat izan da Iraken iparraldeko oliobide nagusian

Goizaldean leherketa handi bat izan da Baijiko oliobidean, Iraken iparraldean, Bagdadetik 170 kilometrotara. Baijiko oliobidea Iraketik petrolioa ateratzeko irteerarik nagusiena da; 900 kilometro luze da, eta egunean milioi bat petrolio gordin barril garraiatzeko gaitasuna du.

2003ko irailaren 18a
12:37
Entzun
Adituek erasotutako oliobidearen garrantzia azpimarratu dute. Baijiko oliobidetik Turkiako Ceyhan portura garrraiotzen da petrolioa, eta gero handik herrialde ezberdinetara eramaten dute. Oraindik ez da argitu zeintzuk izan diren leherketaren arrazoiak.

Bestalde, AEB Ameriketako Estatu Batuek Mosul hirian (Kurdistan) duten kuartel nagusia erasotu dute. AEBk iragan apirilean Nineveh Oberoi hotela okupatu eta kuartel nagusi bihurtu zuten; gaur goizaldean ezezagun batzuk bi granada bota dizkiote. Azkenik, ezezagun batzuk Bagdadeko aireporturantz doan errepidea erasotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.