Oposizioa barne borrokan ari den bitartean demokraten hautagai bakarra izateak eta, hortaz, primariorik ez izateak haize pixka bat eman dio Barack Obama presidenteari. Halere, adi egoteko eskatu die bere jarraitzaileei. «Lehia handi bat izango da, eta zuek prest izatea espero dut. Ni hunkituta nago».
Ilea 2008an baino urdinduagoa duela aitortu du Obamak, baina oraindik «sekulako energia» duela nabarmendu du. Boterean dagoenetik gauzak aldatzen hasi direla uste du presidenteak, eta Irakeko gerraren amaiera, osasun erreforma eta Wall Streeten arautzea aipatu ditu, besteak beste. Aldaketak oraindik bukatzeko daudela eta, beste legealdi bat eskatu die herritarrei Obamak.
«Lehia handi baterako» prest egoteko eskatu die Obamak bere jarraitzaileei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu