Leinuen arteko su-etena iragarri dute Libian
ALJER. Libiako trantsizio gobernuak iragarritakoaren arabera, Sebha hirian asteartetik zeuden borrokak amaitzea hitzartu dute leinuek. Tubuen eta jatorri arabiarreko beste leinu batzuen arteko aurrez aurrekoek 147 hildako eragin dituzte gutxienez, eta 395 zauritu, Libiako armadak esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu