Mundua

Leopoldo Lopezi hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri diote Venezuelan

Istiluak eragitea, delituak egiteko elkartzea, kalteak egitea eta sute bat eragitea leporatu diote.

Lilian Tintori, Lopezen emaztea, Lopezen alde elkartutakoen babesa jasotzen, epaiaren berri izan ostean. FABIOLA FERRERO, EFE
2015eko irailaren 11
14:25
Entzun

2014ko otsailaren 12an Caracasen egin zen manifestazio baten ostean izan ziren istiluak bultzatzea eta horietan parte hartzea leporatuta, hamahiru urte eta hemeretzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Venezuelan Leopoldo Lopez oposizioko kideari. Urte eta erdi zeraman espetxean epaiketaren zain.

2014ko manifestazio horretan hiru lagun hil ziren. Leporatutako delituengatik jaso zezakeen zigor handiena jarri diote Lopezi. Zigortuaren abokatuak aurreratu du helegitea jarriko diola epaiari. "Giza eskubideen urraketa sistematikoa" salatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.