baliatuko da. Israelek iragan udan eragindako kalteei aurre egin ahal izango die horrela Beirutek. Fuad Siniora lehen ministroaren gobernuari erreformak sustatzeko eta zor publikoa murrizteko lagungarria izango zaio, aldi berean, dirua. Sinioraren dimisioa exijitzen jarraitzen du, bien bitartean, oposizioak. Mendebaldeko herrialdeen «morroi» izatea leporatzen diote Siniorari.
Jacques Chirac Frantziako presidenteak «adiskidetasunez eta elkartasunez aritzeko» eskatu zien partaideei. Orotara berrogei bat herrialdetako eta nazioarteko hogei bat erakundetako ordezkariak bildu ziren Parisen. Libanon duela lau urte lortu zuen dirua -3.200 milioi euro- gainditzea lortu zuten. Inbertsiorako Europako Bankua (960 milioi), Saudia Arabia (850 milioi), Munduko Bankua (775 milioi),Ameriketako Estatu Batuak (595 milioi), Europako Batasuna (500 milioi) eta Frantzia (500 milioi) dira diru gehien eman dutenak.
LIBANOREN EGONKORTASUNA JOKOAN. Fuad Siniora lehen ministroak bizi duten egoerari aurre egiteko, «premiazko laguntza» behar dutela jakinarazi zien parte hartzaileei: «Erreforma egitasmoa gauzatzen ez badugu, gure egonkortasun politiko eta soziala kolokan egongo lirateke eta etorkizun demokratikoa bera ere arriskuan litzateke; porrot honen kostua asmatzea ezinezkoa da».
Libanoren lehentasunak 3.100 milioi euroko zorra kitatzea eta Barne Produktu Gordina murriztea dira. Ekonomiaren alorrean erreforma andana egin beharko ditu horretarako Beirutek. Hezbola eta Amal oposizioko alderdi xiitek eta kristau batzuek kritikatu egiten dituzte erreforma horiek.
Beiruten etxeratze agindua ezarri dute,lau hildako eragin dituzten borroken ostean
Gobernuaren eta oposizioko jarraitzaileen arteko borrokak izan dira, eta lasaitasunerako deia egin du Hezbolaka.sokarros
Libanon borroka larriak izan ziren atzo. Beiruteko unibertsitate arabiarrean piztu ziren borrokak eta gerora inguruko auzunetara zabaldu ziren. Lau lagun hil eta hogei bat zauritu ziren. Iluntzean etxeratze agindua ezarri zuten.
Beiruteko Tarik Al Jadide Unibertsitatean piztu ziren borrokak goizean. Fuad Sinioraren gobernua sustatzen duen Etorkizunerako Mugimenduaren eta oposizioko Amal milizia xiitako ikasleak aurrez aurre jarri ziren. Harrika eta makilaka aritu ziren elkarren artean. Zokak Al Blat auzora zabaldu ziren ondoren borrokak. Auto andana erre zituzten eta denda ugaritako beirak apurtu. Libanoko armadak dozenaka tanke atera zituen kaleetara eta airera tiro eginez sakabanatu zituzten protestalariak.
Sinioraren gobernuaren sustatzaile eta arbuiatzaile diren herritarrak behin baino gehiagotan atera dira kalera aste honetan.
AGINTARIEN LASAITASUNERAKO DEIA. Egoera larri honen aurrean, gatazkan sartutako alde bateko zein besteko agintariek lasaitasunerako deiak egin zituzten. Saad Hariri Libanoko Legebiltzarrean Sinioraren gobernua sustatzen duen parlamentarien buruak egin zien lasaitasunerako deia herritarrei. Rafic Hariri 2005. urteko otsailean hil zuten lehen ministroaren semea da Saad Hariri. Etorkizunerako Mugimenduko jarraitzaile guztiei lasai egoteko eskatu zien: «Libanon anabasa hazi nahi dutenen probokazioei ez erantzuteko deia egiten diet; Parisko konferentziaren ondorio baikorrak ez galarazteko».
Hassam Nasrala Hezbolako buruzagiak ere etxeratzeko eskatu zien bere jarraitzaileei. Al Manar telebista katearen bidez eskatu zien buruzagi xiitak etxeratzeko. Siniorari dimisioa eman eta bozak aurreratzeko eskatzen diote.
Oposizioak joan den asteartean antolatu zuten greba orokorraren egunean ere borroka larriak izan ziren. Alde bateko zein besteko jarraitzaileen artean izandako borroketan 13 lagun hil ziren eta 133 zauritu.