Libanoko Armadari laguntzeko asmoz, Estatu Batuetako hiru hegazkin militar heldu dira bart gauean Beiruteko aireportura. Herrialde iparraldean, Nahr al Bared errefuxiatu gune palestinarraren inguruan, Armadaren eta Al Fata-Al Islam talde islamistaren artean borroka latzak gertatu dira bart.
1975 eta 1990 urte bitartean Libanon izan zen gudaren ostean, borroka odoltsuenak dira egunotakoak. Gutxienez 50 soldadu eta Al Fata-Al Islam taldeko beste hainbeste kide zendu dira gatazkaren ondorioz. Halaber, Palestinar iturriek adierazi dutenez, 11 zibil hil dira eta 100 zauritu izan dira erasoetan.
Aste honetan borrokak hasi zirenean, Libanoko Gobernuak laguntza handiagoa eskatu zion AEBri
Libanok Estatu Batuen babesa jaso du Nahar el-Baredeko erasoetan
Bart gauean Armadaren eta Al Fata-Al Islam taldeko ekintzaileen artean borroka gogorrak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu