Libanok Fatah al Islamen aurkako bonbardaketei ekin die berriro

Nahar al Baredeko errefuxiatu gunea erasotu du Armadak. Gauean etenik gabeko borrokak izan dira. Libanoar militarren presentzia areagotzen ari da inguruan.

2007ko ekainaren 1a
11:12
Entzun
Libanoko Armadak berriz ere bonbardatu du Nahar al Baredeko palestinarren errefuxiatu gunea, Fatah Al Islam taldeko ekintzaileak jomuga dituela. Gauean etenik gabeko gudaren ostean ekin die berriro bonbardaketei.

Fatah al Islam taldeko frankotiratzaileek herri inguruko libanoar militarren posizioei eraso egin diete bart. Polizia iturriek adierazi dute eskualdean Libanoko Armadaren presentzia areagotu egin dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.