Libano

Libanoko diputatu bat hil dute Beiruten

Antoine Ghanem legebiltzarkide kristaua da hildakoa. Beste bost lagun ere zendu dira atentatuan.

2007ko irailaren 19a
18:30
Entzun
Antoine Ghanem Libanoko Legebiltzarreko diputatu kristaua eta beste bost lagun hil dituzte gaur Beiruten atentatuan. Hiriaren hego-ekitaldean egin dute erasoa, Horch Tabet auzoan.

Haren autoa pasatzera zihoala bonba bat lehertarazi dute erasoaren egileek. Ghanem (64 urte) autoaren barruan zegoen une hartan.

20 lagun ere zauritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.