Hamad Bin Yasem Bin Yabar Al Zani Qatarko Kanpo Harremanetarako ministro eta Libanoko auzian Arabiar Ligak daukan bitartekariak gaur jakinarazi du Libanoko taldeak bihar hizketan hasiko direla Qatarren, euren herrialdea krisitik ateratzeko asmoz.
Haren arabera, talde horiek armak gehiago ez erabiltzeko konpromisoa hartu dute.
2006ko udazkenean hasitako krisiak areago banatu ditu eremu politikoko bi aldeak Libanon. Batetik, Amal (Legebiltzarreko presidentearen alderdia), Hezbola, FPM Fronte Patriotiko Askea, Marada, Alderdi Komunista eta beste talde batzuk (musulman xiita, kristau eta ateoek osatuta nagusiki) osatzen duen oposizioa dago; eta, bestetik, Fuad Siniora lehen ministroaren (kristau maronita) eta gehiengo parlamentarioaren -Saad Hariri buru duen FM Etorkizunaren Mugimendua- daude. Lehengo astean alde bateko eta besteko ekintzaileak borrokatu egin ziren, tiroka. 11 lagun hil zituzten.
Protestak Sinioraren gobernua Hezbolak eraikitako telekomunikazio sarea desegiten saiatzean hasi ziren.
Mundua
Libanoko taldeak hizketan hasiko dira Qatarren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu