Libanon berriz piztu dira borrokak, eta gutxienez lagun bat hil dute

2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Hiru eguneko borroken ostean, atzoko eguna lasaiago hasi zen Libano iparraldeko Tripoli hirian. Armadak soldaduak bidali zituen auzunerik liskartsuenetara, baina egunek aurrera egin ahala, berriz piztu ziren borrokak Baxar al-Assaden aldekoen eta aurkarien artean. Gutxienez lagun bat hil zen atzo. Auzoko herrialdean, Sirian, gutxienez 60 lagun hil ziren atzo, oposizioaren arabera. Gainera, Amnesty Internationalek salatu du Halabeko zibilak bonbardatu eta hil egiten dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.