Libanon bi lagun hil dituzte Siriatik tiro eginda
DAMASKO. Libanoren eta Siriaren arteko mugan liskarrak jazo ziren atzo, eta bi lagun hil zituzten Libanon, Siriatik tiro eginda. Oposizioak salatu du Siriako Gobernuren indarrek 30 herritarretik gora hil dituztela, gehienak Deir ez-Zorren. Bestalde, Errusiak salatu du Siriako Lagunak taldearen bilerak «moralgabeak» direla. Bertan AEBek esan zuten Errusiak eta Txinak Al-Assadi emandako babesa ordainduko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu