ekialde hurbila

Libanora 230 milioi dolar bidaliko dituela iragarri du Bushek

Libano berreraikitzeko eta estatua normalizaziora itzultzeko 230 milioi dolarreko laguntza bidaliko duela esan du George Bush AEBetako presidenteak. NBE Nazio Batuen Erakundearen nazioarteko indar bat Libanora bidaltzea “erabakigarria” dela nabarmendu du, Israel eta Hezbolaren arteko su-etena kontrolatzeko.

2006ko abuztuaren 21a
18:25
Entzun
NBEk kontrolatutako indar bat Libanora berehala bidaltzearen beharra azpimarratu du Bushek, hilaren 14az geroztik indarrean dagoen Israel eta Hezbolaren arteko su-etena kontrolatzeko eta bakea ziurtatzeko. Joan den larunbatean Israelgo Armadak Libanon egindako operazio militarra salatzeko Libanoko Gobernuak egindako adierazpenen harira esan ditu hitz hauek Bushek. Izan ere, Bekaa eskualdean sarraldi handia egin zuen Israelek larunbatean eta erasoari su-etenaren “urratze argia” iritzi zion Beirutek-

Hala ere, Israel oraindik Libanon dabilela salatu dute. Israelgo hegazkinak Beirut eta Libano hegoaldean zein mendebaldean ibili direla jakinarazi dute gaur Libanoko poliziak eta bertako komunikabide batzuek. Libano hegoaldeko Nakura herrian eta ipar-mendebaldeko herrietan ere hainbat eraso egin dituztela gaineratu du Libanoko poliziak. Gertatutakoa salatuz Fuad Siniora lehen ministroak Kofi Annan NBEko idazkari nagusiari eskutiz bat bidali dio.

Bien bitartean, Israelen eta Hezbolaren arteko gatazkak 3.600 milioi dolarreko kaltea eragin duela jakinarazi du Libanoko Gobernuak. Horren harira, heldu den abuztuaren 31n Stockholmen bilduko dira laguntza eman nahi duten estatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.