Libiako gatazkak izan duen bilakaera

2011ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Otsailaren 15a. Erregimenaren aurkako lehen protestak hasi ziren Bengazi hirian.

Otsailaren 17a. Armada manifestariei eraso egiten hasi zen.

Otsailaren 23. Protestak hasi zirenetik 10.000 lagun hil zituztela salatu zuten.

Otsailaren 25a. EBk Gaddafiri zigorrak ezartzea erabaki zuen, eta AEBek haren aktibo guztiak blokeatu zituzten.

Otsailaren 27a. NBEk Gaddafiri zigorra ezartzea onartu zuen; Libiako oposizioak Trantsiziorako Kontseilua sortu zuen.

Martxoaren 9a. Erreboltariek laguntza eskatu zioten nazioarteari.

Martxoaren 17a. Zibilak babesteko «beharrezko neurri guztiak» hartzeko ebazpena onartu zuen NBEk.

Martxoaren 19a. Nazioarteko esku hartze militarra hasi zen.

Martxoaren 27a. NATO egin zen operazio militarren kargu.

Apirilaren 25a. NATOk Tripoliko egoitza bonbardatu zuen.

Uztailaren 7a. NATOk 85 zibil hil zituen Tripolin egindako erasoan.

Abuztuaren 20a. Oposizioak Bregaren eta Zauijaren kotrola hartu zuen, eta Tripolitik gertu zeudela iragarri zuten.

Abuztuaren 21a. NATOk Tripoliko egoitzari eraso egin zion.

Abuztuaren 22a. Oposizioak Tripolira sartzea lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.