mundua

Libiako matxinoen buruzagi militarra hil dute

Mustafa Abdel Yalil Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko presidenteak azaldu du atzotik desagertuta zegoen Yunis armatutako gizonek hil dutela.

2011ko uztailaren 29a
12:58
Entzun

Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak matxinoen buruzagi militar Abdel Fatah Yunisen heriotza baieztatu du. Mustafa Abdel Yalil kontseiluko presidenteak azaldu du atzotik desagertuta zegoen Yunis armatutako gizonek hil dutela.

Abdel Yalilek argitu du gertaerak jenerala zenbait gai militar ikertzeko asmoz galdeketa batera deitua izan eta gero jazo zirela. Militar batek zehaztu du Yunisek Gadafirekin kolaboratzen zuela uste zutela-eta egin ziotela galdeketa.

Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko presidenteak hiru eguneko dolu eguna ezarri du eta esan du erasotzaileen burua atxilotua izan dela. Zehaztu du atxilotuak gertaeretan zerikusia izan duela aitortu duela baina ikerketak oraindik irekia jarraitzen duela.

Gadafiren aurkako altxamendua hasi arte Yunis Gadafiren laguntzaile garrantzitsutzat hartzen zen. Gadafi boterera eraman zuen 1969ko Estatu golpean parte hartu zuen eta barne ministro lanak egin zituen gobernuan. Matxinada hasi zenean erregimenaren aurkakoei elkartu zen lehenengoetarikoa izan zen ordea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.