Protestak herrialde arabiarretan

Libiako matxinoen kontseiluko presidentea Tripolira iritsi da

Gaddafiren aldekoek erreboltariek uste baino gogorrago erantzun diote Bani Ualid hirian eginiko erasoari

Erredakzioa
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Mustafa Abduljalil Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko presidentea Tripolira iritsi zen atzo, lehen aldiz iragan abuztuaren 21ean matxinoek hiriburua hartu zutenetik. Ahalik azkarren ezarri nahi dute gobernua han.

Bitartean, sekulako borrokan ari dira matxinoak eta Muammar Gaddafiren jarraitzaileak Bani Ualid hirian. Saif al Islam eta Saidi, Gaddafiren semeak, han direlakoan daude erreboltariak, eta hiria hartzeak luze jo dezakeela aitortu dute. «Gutxiago zirela uste genuen, baina negoziazioetan aritu garen bitartean, armatu eta errefortzuak jaso dituzte», Abdala Kensil negoziazioen arduradunaren arabera.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.