Libiako petrolio enpresa batek oposizioa finantzatuko du
Petrolioa salduz Libiako oposizioa finantzatzeko asmoa du Arabian Gulf Oil Company (Agoco) enpresak, Financial Times egunkariak argitaratu duenez. Libiako petrolio konpainia nazionalaren jabetzakoa da Agoco, eta egoitza Bengazin du, oposizioak hiriburu bihurtu duen hirian. «Agoco iraultzaren parte da, beraz, petrolioarekin finantzazioa lortzen saiatzen ari gara», azaldu du konpainiako kide batek. «Kontseilu Nazionalaren aldeko dirua izanen da, baina negozioak geuk eginen ditugu». Financial Times-en arabera, ordea, nazioarteko konpainiek muzin eginen diote Agocorekin tratuak egiteari, Mendebaldeko herrialdeek oposizioaren Kontseilu Nazionala onartzen ez badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu