Libiako erregimenaren aurkako erreboltariek zibilen 150 gorpu zituen hobi komun bat aurkitu dute Misrata hirian. «Muammar Gaddafiren jarraitzaileek bahitutako lagunen gorpuak dira», adierazi du erreboltarien bozeramaile batek. Gorpuen alboan, gainera, bideo zinta bat ere aurkitu dute; hildako bakoitzari burua nola moztu zioten ageri da grabazioan.
Erreboltariak aurrera doaz
Erregimenaren aurkakoak, berriz, hiriak kontrolpean hartzen ari dira azken egunetan. Atzo bertan, Az Zauija hiriko petrolio findegia hartu zuten; erregimenaren esku jarraitzen zuen hiriko puntu bakarra zen. Handik kilometro batzuetara dagoen ospitaleko medikuen arabera, bederatzi lagun hil ziren petrolio findegia hartzeko erasoan.
Garianen kontrola ere bereganatu dute erreboltariek, Tripolitik 80 kilometro hegoaldera dago en hiria. «Hurrengo pausoa Tripolira joatea da», adierazi du erreboltarietako batek.
Erregimenak, dena den, ez die garrantzi handirik eman nahi izan oposizioa egiten ari den aurrerapenei, eta herrialdearen zatirik handienaren kontrola berak duela baieztatu du. «Hau egun batzuk baino iraungo ez duen krisialdia da, eta, Jainkoak nahi badu, gaindituko dugu», adierazi du gobernuko bozeramaile batek.
Libian 150 hildakoz betetako hobi bat aurkitu dute erreboltariek
Oposizioa gero eta hiri gehiagoren kontrola hartzen ari da, baina erregimenak garrantzia kendu nahi izan dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu