Libian dauden euskal herritarrak egoera onean daude
Libian gutxienez 21 euskal herritar daude. Erakundeen eta haien senideen arabera, egoera onean daude, baina herrialdea uzteko zailtasunak dituzte. Hegazkin gehienak Tripolitik ari dira irteten, eta euskal herritarrak urrutiegi daude. Libiako basamortuan hamazazpi gipuzkoarrek eta lapurtar batek osatutako motorzale taldea dago harrapatuta. Senideek jakinarazitakoaren arabera, «istiluetatik urruti» egon dira, baina komunikaziorako zailtasunak dituzte. Espainiako enbaxadarekin harremanetan paratzea atzo lortu zuten. Tripolitik 700 kilometrora dago, berriz, Joseba Etxebarria langile lekeitiarra. Eusko Jaurlaritzaren arabera, gutxienez bertze bi euskal herritar daude oraindik Libian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu