Libian auzitegi militar batek atzerriko 23 mertzenario zigortu ditu. Muammar Gaddafiren aginduetara, misil-jaurtigailuekin NATOren hegazkinen aurka eraso egitea egotzi diete. Errusiar jatorriko mertzenario bati bizi osorako espetxe zigorra ezarri dio, taldearen koordinatzailetzat jo baitu. Gainontzekoei, aldiz, hamarna urteko espetxe zigorra eta behartutako lanak egiteko zigorra jaso dute.
Bestetik NTC Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko ordezkariak Gaddafiren erregimeneko goi karguekin bildu dira Kairon, baina negoziazioetan aritu izana ukatu dute.
Kaosa Tripoliko aireportuan
Al-Aufiya miliziako matxinoek Tripoliko aireportuan sartu ziren atzo armekin eta aire trafikoa oztopatu zuten. Miliziako buruzagia igandean atxilotu egin zutelako egin zuten protesta. NTCk baieztatu du Al-Aufiyakoburuzagiaren bahiketa, baina ez dute zehaztu nortzuk atxiki duten.
Libian Gaddafiren 23 mertzenario atzerritar zigortu dituzte
Gaddafiren aginduetara aritzea egotzi diete; matxino talde batek Tripoliko aireportuaren kontrola hartu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu