Libian oraindik era irregularrean 7.000 presotik gora dituztela salatu du NBEk

Ilargi Gorriak jakinarazi du gatazkaren ondorioz desagertuta dauden milaka lagunen bila ari direla

Erredakzioa
2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Libian, trantsizioa bermatzeko, Trantsiziorako Kontseilu Nazionalaren egiteko nagusia segurtasuna bermatzea dela ohartarazi du NBE Nazio Batuen Erakundeak. Besteak beste, behin-behineko atxilo guneetan era irregularrean preso dituzten 7.000 lagunen egoera argitzeko eskatu dio.

Bestalde, Ilargi Gorriak jakinarazi du gatazkan desagertutako milaka lagunen bila jarraitzen duela, eta baita hobi komunetan lurperatutako gorpuak identifikatzen ere. Zifrak ematea, dena den, ezinezkoa dela aitortu dute. Nazioarteko legediak Saif al Islam Muammar Gaddafiren semea Libian bertan epaitzeko bide ematen duela argitu du, berriz, Luis Moreno-Ocampo Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.