Siria

Liga Arabiarraren plana sinatu du Siriak eta behatzaileak hartuko ditu

Errusiaren aholkuz onartu dute plana, eta elkarlanaren abiapuntu izango dela esan du Atzerri ministroak

2011ko abenduaren 19a
13:04
Entzun

Siriak gaur goizean Liga Arabiarrak herrialde horren egoerari irtenbide bat emateko adostu zuen plana sinatu du, Errusiak aholkatuta, eta, Salid al Moalem Atzerri ministroak esan duenez, zenbait zuzenketa egin ostean. Siriak Liga Arabiarraren behatzaileei ongi-etorria egingo diela  esan du, gainera. Planak kaleetatik soldaduak ateratzea ere eskatzen du.

"Gure eta Liga Arabiarraren arteko kooperazioaren abiapuntu da protokoloa", adierazi du Atzerri ministroak. Akordioak kaleetatik soldaduak ateratzea ere jasotzen du. Larunbatean 38 lagun hil ziren Bashar al Assaden aldekoek tiro eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.