Joan den ekainean, Lisboa eta Madril lotuko dituen abiadura handiko trena ez zela eraikiko adierazi zuen Pedro Passos Coelho Portugalgo lehen ministroak. Horixe agindu zuen bere hauteskunde programan. Arrazoi ekonomikoengatik utzi zuen bertan behera proiektua. Izan ere, hainbat egokitzapen ekonomiko egin behar ditu gobernuak, herrialdea jasaten ari den krisiari aurre egiteko.
Asteazkenean, ordea, Portugalgo Gobernuak adierazi zuen azkenean ez duela proiektua bertan behera utziko. Hori bai, gastuak murrizten saiatuko dira, eta obren iraupena luzatu egingo dute. Passos Coelho Espainiako Gobernuarekin bilduko da, «Portugalek zer egin dezakeen eta zer ez dezakeen egin» azaltzeko.
Lisboa-Madril abiadura handiko trena egingo dute, baina polikiago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu