Ekialde Hurbila

Liskar giroak gori-gori jarraitzen du Gazan

Palestinako Poliziako 200 bat kide PAN Palestinako Aginte Nazionalaren Rafa hiriko egoitzan itxi dira gaur goizean, Gazan bizi den "anarkia giroari" aurre egiteko behar adinako baliabiderik ez dutela salatzeko. Denbora epe batez han egon dira, eta gero beren kabuz atera dira. Halaber, Al Fataren adar armatu Al Aksako Martirien Brigadak taldeko milizianoek manifestazioa egin dute, "lana eskatzeko". Tankera horretako protesta ekintzak asko ugaritu dira azken egunetan Gazan.

2006ko urtarrilaren 2a
12:36
Entzun
Esate baterako, Poliziako kideek Egiptorekin muga egiten duen igarobidea itxi zuten joan den ostiralean, Gaza hirian beren kide bat hil zutela-eta protestatzeko. Larunbatean, berriz, Al Aksako Martirien Brigadek PANen zenbait bulego okupatu zituzten, lan eske.

Horri guztiari, Israelgo Armadak egunotan Gazako zerrendan egin dituen bonbardaketak erantsi behar zaizkio: eremu oso bat hutsarazi dute bonbardaketen bidez, miliziano palestinarrek handik Israelen aurkako koheteak jaurtitzen zituztela argudiatuta.

Nazionarteko aztertzaileen arabera, Gazan liskar giroa gero eta gehiago ari da areagotzen, eta PANi gero eta gaitzago egaiten zaio egoera kudeatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.