Hainbat egunez gaixorik, larri, egon ondoren, Aleksander Litvinenko espia errusiar ohia bart hil da Londresko Univertsity College erietxean. Heriotza zerk eragin dion ezin argituta dabiltza oraindik, ikertzen, baina era batera do bestera pozoinduta hil dela uste dute hura artatu duten medikuek. Erresuma Batuko Polizia, Sctoland Yard, ari da gertatutakoa ikertzen.
Aste honetan jakin da Litvinenko Londresko University Collegean zegoela gaitz larri batekin. Espia ohiak eta haren ingurukoek pozointzearen hipotesia zabaldu dute, eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen inguruko zerbitzuei egotzi diete pozointzea. Halaber, Anna Politkovskaia kazetariaren heriotza ikertzen ari zela agertu dute. Hil aurretik, Moskun izandako zenbait atentatu Kremlimek berak prestatu zituela esan du Litvinenkok.
Litvinenko espia errusiar ohia hil da bart, ustez pozoinduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu