Liu Xianbini hamar urteko zigorra ezarri dio Txinak

2011ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
PEKIN. Liu Xianbin disidenteari hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio Txinak. Sichuan eskualdean epaitu dute —epaiketa oso azkarra izan da—, demokraziaren eta giza eskubideen aldeko iritzi artikuluak idazteagatik. Estatuaren boterearen kontra aritzeagatik zigortu dute. Amnesty Internationalek aske jartzea eskatu dio Txinako Gobernuari. Xianbin iazko ekainean atxilotu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.