Londresek 'Assange auzia' argitu nahi du Quitorekin
LONDRES. Erresuma Batuak eskutitz bat igorri du Ekuadorren Londresko enbaxadara, Julian Assange Wikileaks atariaren sortzailearen auziaren inguruko elkarrizketak berriz hasteko eskatzeko. Bestalde, AEE Amerikako Estatuen Erakundean ezohiko bilera bat hasi dute auzia eztabaidatzeko. Bileran, Londresen mehatxua gaitzetsi eta Assangeren babes politikoaren alde egin du Quitok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu