Erresuma Batuak Eskoziaren balizko independentziaren gaineko erreferenduma errespetatuko duela baieztatu du Giles Paxman Londresek Espainian duen enbaxadoreak Madrilen egindako hitzaldian. Hala ere, nabarmendu du oraindik asko dagoela negoziatzeko. Eskoziarrek independentziaren alde eginez gero, estatus berria gauzatzeko baldintzak finkatu beharko liratekeela gaineratu du Paxmanek.
Eskumen gehiago
Bestetik, Eskoziako Parlamentuko laboristek, liberal demokratek eta kontserbadoreek devo plus aukeraren alde egin dute. Eskoziako oposizioko alderdiek Edinburgoko parlamentuari botere gehiago emateko kanpaina hasi dute. Haien esanetan, devo plus —zerga eskumen gehiago berreskuratzea—da Eskoziako herritarren artean aukera babestuena, independentziaren gainetik. Gainera, hiru alderdiek Erresuma Batuaren batasuna defendatuko duen Ortzadarra Koalizioa osatzeko harremanetan hasi dira.
Londresek errespetatu egingo du Eskoziako erreferenduma
Edinburgoko Parlamentuko oposizioko taldeek 'devo plus' aukeraren alde egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu