mundua

Londresek Julian Assange Suediara estraditatzeko baimena eman du

Hiru sexu eraso eta bortxaketa bat leporatzen dizkio Suediako Fiskaltzak Wikileakseko sortzaileetakoari.

2011ko azaroaren 2a
18:34
Entzun

Londresko Auzitegi Gorenak Julian Assange Wikileaks-eko sortzaileetakoa Suediara estraditatzeko baimena eman du. Hiru sexu eraso eta bortxaketa bat leporatzen dizkio Suediako Fiskaltzak. Defentsa abokatuak Londresen erabakiaren aurkako helegitea sartzeko aukera du.

Assangeren aldekoek atzean "asmo politikoa" dagoela salatu izan dute, eta Wikileaksek filtratutako milaka isilpeko agiriengatik zigortu nahi dutela. Suediatik AEBetara kanporatuko duten beldur dira abokatuak; filtratutako dokumentu ugari AEBetako Estatu Departamentukoak dira, eta behin baino gehiagotan ohartarazi izan dute han traizioagatik espetxeratzeko edo heriotza zigorra jasotzeko arriskuan legokeela. 

Assange iazko abenduan atxilotu zuten, Londresen, Wikileaks milaka agiri hedabideetara zabaltzen hasi eta gutxira. Estatu arteko hainbat negoziazio ezkutu bistan utzi zituzten agiri horiek, eta horrek oihartzun handia izan zuen nazioartean.

Abenduan bederatzi egun egin zituen espetxean, eta 240.000 liberako bermea (283.000 euro inguru) ordainduta askatu zuten, hainbat neurrirekin. Besteak beste, hainbat orduz etxean egoteko agindua eman eta eskumuturreko elektroniko bat jarri zioten, etengabe kontrolatuta egoteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.