Londresen «kutsu kolonialista» salatu du Perez Esquivelek

2012ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Adolfo Perez Esquivel 1980an Bakearen Nobel saria irabazi zuen argentinarraren arabera, Ekuadorrek Assangeri babes politikoa ematea erabaki ondoren Erresuma Batuak hartu duen jarrerak «kutsu kolonialista» du. Perez Esquivelen ustez, «oso larria» da Londresek ez onartu nahi izatea Ekuadorrek Assangeri eman dion babes politikoa.Izan ere, Wikileaksen sortzailearen bizitzaren inguruko beldurrak arrazoituak daudela uste du argentinarrak, AEBek hura epaitzearen alde agertutako interesa ikusita. Hori dela eta, Erresuma Batuari eskatu dio Assangeri baimena emateko enbaxadatik irten eta Ekuadorrera joan ahal izateko.

Wikileaksen sortzaileari politikoki jazartzen ari zaizkiola salatu du Perez Esquivelek:«AEBen Afganistango eta Irakeko ekintza kriminalak erakusteagatik zigortu nahi dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.