Hilaren 21ean Londresen erasoak egin zituzten ustezko lau erasotzaileetatik bi Somalia eta Eritreakoak dira. 24 urteko Yasin Hassan Omar somaliarrari Londresko zentruko metroko bagoietako batean bonba leherrarazten saiatzea egozten dio Poliziak. Bigarren ustezko erasotzailea eritreakoa da, Muktar Said Ibrahim, eta kaleko autobus baten aurka eraso egitea leporatzen dio Poliziak. Identifikatu ez dituzten beste bi erasotzaileei Oval eta Shepherd’s Bush metro estazioetan lehergailuak eztanda eragiten saiatzea leporatzen diete.
Bestetik, Londresko gertaerekin lotuta, Poliziak Strawberry Hillen bazterrera utzitako auto bat konfiskatu du. Segurtasun indarren arabera ustezko lau erasotzaileetako batek ibilitako autoa izan daiteke. Poliziak New Southgate auzoko pisu batzuk miatu ditu, bertan bizi baitzen 1999a geroztik Yasin Hassan Omar ustezko erasotzailea.
Londresko atentatuak
Londresko atentatuetan parte hartu zuten ustezko bi erasotzaile identifikatu dituzte
Iragan 21ean Londresko atentatuetan parte hartu zuten ustezko lau erasotzaileetatik bi Somalia eta Eritreakoak dira, eta Erresuma Batuan bizitzeko egoitza baimena arautua dute, Erresuma Batuko Barne Ministroak esan duenez. Bestetik, Londresko gertaerekin lotuta, Poliziak Strawberry Hillen bazterrera utzitako auto bat konfiskatu du. Segurtasun indarren arabera ustezko lau erasotzaileetako batek ibilitako autoa izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu