Erresuma Batua

Londresko Polizia errudun jo dute Menezesen hilketagatiko auzian

Segurtasun legea urratu duela iritzi dio zinpekoen epaimahaiak. Hala ere, sarekadan parte hartu zuten poliziak ez dituzte erruduntzatu jo, erakundea baizik. Ondorioz, Londresko Poliziari isun bat ordainaraztea izango da zigorra. Jean Charles Menezes 2005eko uztailaren 22an tiroka hil zuten metroan, ekintzaile suizida islamista batekin nahastuta.

2007ko azaroaren 1a
16:26
Entzun
Jean Charles Menezes jatorri brasildarreko langile gaztearen hilketaren kasuan Londresko Polizia erruduntzat jo du epaimahaiak. Hala ere, operazioa gidatu zuen Cressida Dick polizia burua eta ekintzan parte hartu zuten beste poliziak ez ditu erruduntzat jo; hau da, ez du erru pertsonalik aurkitu, erakundearena baizik. Zehazki, Londresko Poliziak segurtasun legea urratu zuela ebatzi dute zinpekoek, eta isun administratiboa ezarriko diote erakunde horri.

2005ko uztailaren 22an Londresko metroko Stockwell geltokian tiroka hil zuen Menezes Poliziak, bezperan atentatu suizidak egiten saiatu ziren ekintzaile islamistetak batekin nahastuta.

Erabakiaren berri izan eta berehala, Ian Blair Sctland Yard Erresuma Batuko Poliziaren buruzagi nagusiaren dimisioa eskatu du Alderdi Liberal Demokratak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.