Federico Jimenez Losantos Cope Espainiako irratiko kazetariak 36.000 euro ordaindu beharko dizkio Alberto Ruiz Gallardon (PP) Madrilgo alkateari, 2004ko martxoaren 11ko gertakariak zirela-eta irrati bidez "irain larriak" egiteagatik. Madrilgo Epaitegiak atera du gaur epaia.
Gallardonek berak sartu zuen orduan Losantosen kontrako kereila, eta duela bi aste egin zuten epaiketa. Ia berrehun lagun hil ziren 2004ko martxoaren 11n Madrilen atentatuetan, eta kazetariak esan zuen alkateari "berdin" zitzaiola hori, "betiere boterera heltzen bada".
"Inoiz egin didaten irainik larriena izan zen", zioen epaiketan Gallardonek. Losantosek berretsi egin zituen orain dela lau urteko adierazpenak.
Komunikabideak
Losantosek 36.000 euro ordaindu beharko dizkio Gallardoni
Copeko kazetariak irratian adierazi zuen Madrilgo alkateari "berdin" zitzaiola 2004ko martxoaren 11ko atentatuetan ia berrehun hildako egotea, "betiere boterera heltzen bada".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu