Inkestek iragarritakoa bete da: egungo presidente eta PT Langileen Alderdiko hautagai Lula alde handiz nagusitu dra presidentea aukeratzeko bigarren itzulian. Alckimini 20 puntuko aldea aterako ziola esaten zuten inkestek, eta, azkenean 21,6koa izan da diferentzia.
Azken batean, 2002an aurreneko aldiz aukeratu zutenean baino babes handiagoa eskuratu du Lulak: 52,57 milioi boto eskuratu zituen orduan, eta 57 milioi oraingoan. Brasilgo ingurune behartsuenetan jaso ditu boto gehien.
Bart, irabazle aldarrikatu ondorengo hitzaldian, orain hasiko den agintealdia aurrekoa baino hobea izango dela iragarri du, eta herrialde garatuen pare ibiltzen hasiko dela Brasil.
Brasil
Lula presidente berriro, babes handiarekin
Luiz Inazio da Silva 'Lula'-k botoen %60,8 lortu ditu Brasilgo presidentea aukeratzeko bigarren itzulian, eta, beraz, lehendakari hautatu dute beste lau urtez. Zentro-eskuineko Geraldo Alckminek, berriz, botoen %39,2 eskuratu ditu. Atzo egin ziren bigarren itzuliko bozak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu