Irudia. Italia
LURRAK IZUA ASTINDU DU
Hiru lurrikara jarraian izan dira Italia iparraldean, Emilia Romagna eskualdean, eta gutxienez hamasei lagun hil dira. Oraindik hainbat galduta daude, eta 5.000 inguruk etxetik alde egin dute. San Felice sul Panaron gutxienez hiru langile hil dira, eta gainerakoak, Mirandolan, Medollan, Cavezzon, Concordian eta Finale Emilian. Lurrikarak 5,8, 5,3 eta 5,1 gradukoak izan dira, eta eraikin ugari suntsitu dituzte, hala nola argazkiko Mirandolako eliza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu