Lurrikara

Lurrikara batek astindu du Iran iparraldea, eta gutxienez sei lagun hil ditu

Richter eskalan 5,5 graduko indarra hartu duen lurrikarak astindu du gaur Iran iparraldea, eta, gutxienez, sei dira hildakoak. Yhus eta Baladeh herrisken artean izan du epizentroa mugimendu sismikoak, Mazandaran probintzian,Teheran hiriburutik 70 bat kilometrora. Hildakoez gain, kalte material handiak eragin ditu.

2004ko maiatzaren 28a
18:16
Entzun
Nolanahi ere, oraindik ez dago zehaztasun handirik lurrikarak utzi duen txikizioari buruz. Irango Ilargi Erdi Gorriko arduradun batek jakinarazi du "biktimak eragiteko adinako indarra" izan duela mugimendu sismikoak, eta erreskate operazioak martxan jarri dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.