Indonesiako Java irlan lurrikara bortitza izan da -Ritcher mailan 7,4 koa- eta gutxienez 32 lagun hil dira. Lekukoen arabera, hogei segundo iraun ditu dardarak, baina eragindako kalteak handiak izan dira.
Etxebizitza eta eraikinak suntsituta geratu dira eta hainbat lagun hondakinen azpian harrapatuta daude, beraz biktima kopuruak gora egitea ez dute baztertzen. 5.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte lurrikarrak jo duen eremuetatik.
mundua
Lurrikara izan da Indonesian eta gutxienez 32 lagun hil dira
Dardarak hogei segundo iraun dituela adierazi dute lekukoek, baina eragindako kalteak nabarmenak izan dira. Hainbat lagun hondakinen artean harrapatuta daude. Ritcher mailan 7,4koa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu